Lavie Gastrobar, Beltzak eskolaren babesle berria

Txintxarri Aldizkaria 2015ko aza. 23a, 18:00
Aldaketak egin ditu ekipazioan herriko Beltzak errugbi eskolak. Babesle berria edukiko dute aurtengo denboraldian, ateak ireki berri dituen Lavie gastrobar hain zuzen.

4, 12 eta 10 urtez azpiko jokalari gazteak hasten dira errugbian murgiltzen eskola horretan. Hemendik aurrera, horri buruz hitz egitean, izen berria esatera ohitu beharko dute lasarteoriatarrek: La vie Gastrobar Beltzak Errugbi eskola. Gipuzkoako taldearekin entrenatu zuten eskolako zenbait jokalarik larunbatean, Asti zelaian (Zarautzen). 14 urtez azpiko kategorian aritu ziren Unai Pelaez, Mikel Ibisate, Gabi Gavilan, Paola Vega eta Jokin Beloki. 

Bestalde, Beltzak eskolako kideek gogorarazten dute erosi daitezkeela jada gabonetako saskiko errifak herriko hainbat tabernatan.