Laugarren postua lortu du Chourrautek Pragan

Txintxarri Aldizkaria 2018ko eka. 8a, 12:04
Podiumak ihes egin dio Maialen Chourraut lasarteoriatarrari asteburuan Pragan jokatu den Europako Txapelketan. Onenen artean lehiatu da eta "pozik" amaitu du froga. Ate bat jo ostean, bi segunduko zigorra jaso du. Munduko Txapelketara begira dago orain dagoorainLasartearrak sentsazio onak eta denbora lehiakorrak berreskuratu ditu negu zaila izan ondoren

Lasarte-Oriako piraguistak ezin izan du beste domina bat kolkoratu, asteburuan Pragan jokatutako Europako Txapelketan. Zazpigarren atea jo ostean, bi segunduko zigorra jarri diote, eta, ondorioz, laugarren postuan amaitu du, 103.36 segunduko denbora eginda. Ricarda Funk alemaniarra , Corinna Kuhnle  austriarra eta Fiona Pennie   britaniarrak osatu dute podiuma.

"Pixkanaka" egin du bidea Chourrautek Europakoan, BAT Basque Teamek argitaratutako elkarrizketan esan duenez.  Sailkapena zertxobait kosta egin zaion arren, finalerdietan "egoera kontrolatzen" jakin du, eta horrek helburua lortzea ahalbidetu dio: finalerako sailkatzea.

Prestakuntza ez zaio, ordea, behar bezala joan. Zertxobait "urduri" iritsi da Pragara, martxoan hasi baitzen frogarako entrenamenduetan. Saihets batzuen haustura eta gaixoaldiak medio, negu "oso txarra" pasa du. Errekuperatu eta bi hilabetetara aukeraketa probak aurrera atera, eta hiru aste eskaini dizkio Europako Txapelketa prestatzeari. Hori guztia kontuan hartuta, "pozik eta harro" dago lortutako emaitzarekin, "onenekin" borrokan aritu baita. Kirolariak nabarmendu du 2020. urtean Tokion egingo diren Olinpiar Jokoetarako "oso interesgarria" dela. 

Riora begira
Europako Txapelketa amaituta, Rio de Janeiron (Brasilen) egingo den piraguismoko Munduko Txapelketara begira dago jada Chourraut. Proba horietara "lasaiago" joatea espero du: "Bertan lortutako garrantzitsua  izango da, olinpiar jokoetarako postuak banatuko baitira". 

Denboraldian aurrera
Lehiaketa gehiago iritsi bitartean, denboraldiari eutsi eta lanean jarraituko du kirolariak, 2020. urteko Joko Olinpikoetara sarrera lortzeko. Hura du helburu nagusia.