Euskal Ligara igotzeko lehian zeresan handia ari da ematen Ostadar SKTren emakumezkoen lurralde mailako taldea. Iragan asteburuan 5-2 (Saioa Perezek eta Ainara Maciasek bina gol, eta Leire Gartziak bestea) irabazi zioten Anaitasunari; 12 puntu dituzte zakuan honezkero, eta multzoko liderrak dira, Anaitasunarekin eta Ordiziarekin berdinduta.
Fase hau bukatzeko lau partidu geratzen zaizkie urdin-beltzei. Asteburu honetan aukera ona dute goikaldean jarraitzeko, azken sailkatu Mutrikurekin neurtuko baitituzte indarrak.
Gol-sorta lidertza sendotzeko
Jubenilen Ohorezko mailako Ostadar SKTk mahai-kolpe indartsua jo zuen pasa den asteburuan, Añorgaren aurka, Rezolan. 2-8 irabazi zuen Javi Solchagak zuzendutako taldeak, eta lider jarraitzen du, 63 punturekin. Hiru gutxiago ditu Dunboa Eguzkik.
Ohorezko Erregionalak, aldiz, 3-1 galdu zuen Ordizian. Zail dute mantentzea, baina ez dute berehalakoan etsiko.