Lasterka egiteko baliatu dute asteburua herritarrek

Txintxarri Aldizkaria 2018ko mai. 4a, 11:30
Lasarteoriatarrek ez dute atsedenik hartzen. Zubiri, Sakana, Amasa edo Pagoeta; gehienek mendi lasterketak egin dituzte. Andoaineko Santa Krutz kros lasterketan, berriz, Raul Gomez Margallo podiumean izan zen; hirugarren sailkatu zen

Santa Krutz jaietako herri lasterketa lehiatu zen maiatzaren 1an. Lasarteoriatar ugari izan zen bertan lasterka. Horien artean aipatzeko da Raul Gomez Margallok lortutako hirugarren postua.

Baina errepidea eta kaleak alde batera utzita, mendian lasterka eginez gozatzen duen herritar ugari dago. Horiek hainbat probatan izan dira, apirilaren 28-29ko asteburuan.

Nafarroa Xtrem probako lasterketa ezberdinetan izan ziren herritarrak

33 kilometrotako proban Lasarte-Oria Trail taldeko Javi Olazagoitia (04:02:23) eta Anabel Eleno (04:21:38) kidez gain, Beñat eta Iurgi Los Arcos izan ziren;  04:12:07 eta 4:12:08 markak egin zituzten, hurrenez hurren.

68 kilometroko proba gogorrean, Jesus Osuak 9:32:39 denbora behar izan zuen helmugara iristeko. Eta 21 kilometrotako gaueko proban, Iker Ortegak 3:16:25 egin zuen.

Hurrengo egunean, Beñat Los Arcosek Irantzuko I. Trailean parte hartu zuen. Hirugarren iritsi zen helmugara, 35:24 denbora eginez.

Loatzoko igoera-jaitsieran eta Sakanako mendi martxan ere Lasarte-Oria Traileko kideak izan ziren. 

Amasako proban Richard Marcos lehen postuetan iritsi zen helmugara, podiumetik gertu. Iosu Galdos, Ramon Mendizabal, Edu eta Mikel Ormazabal ere bertan izan ziren. Sakanan, berriz, 25 eta 57 kilometrotako martxak egin zituzten taldeko kideek. 

Bestalde, Izarraitz Mendi lasterketan izan ziren Marc Bages (3:08:09) eta Egoitz Salsamendi (4:15:48) herritarrak.

Pagoetako mendi lasterketan bikotekako proban ere parte hartu zuten lasarteoriatarrek. Cecilia Juarez eta Iker Turrillasek 56:13 marka egin zuten; Idoia Telleriak eta Urko Olaizek, berriz, 56:20.