Urteko erronka nagusia da askorentzat, hilabeteetako entrenamendu eta sakrifizioei ordaina ateratzekoa. Lasarte-Oria Bai! Krosa eta Behobia-Donostia lasterketa azken helmugarako tren geltokiak besterik ez dira izan, maratoiari begirako prestaketa. Lasarte-Oriako hemeretzi maratoilarik dute hitzordua igande honetan Donostian, probako 42 kilometroak osatzeko.
Baina ez dira herriko atleta bakarrak izango. Izan ere, maratoiaz gain erdi maratoia eta hamar kilometroko lasterketa jokatuko dute Donostian. Eta maratoi erdian Lasarte-Oriako hamahiru korrikalari arituko dira, eta lasterketa motzenean, berriz, hamar.
Urtetik urtera hazten joan da Donostiako maratoiko parte hartzea. 3.200 korrikalari arituko dira distantzia luzeenean, 2.600 maratoi erdian, eta 950 hamar kilometrokoan. 7.000 inguru denera. Emakumeen presentziak ere gora egin du. Maratoiean %13 izango dira. Hiru probak kontutan hartuta, aldiz, %23.