Lasarte-Oria Bai Krosa!, Lasarte-Oria, Tratu on bat markarekin bat

Txintxarri Aldizkaria 2017ko urr. 27a, 14:24
Lasarte-Oriako udalak eta Ostadar SKTk Lasarte-Oria Bai! Kros Herrikoiaren egunean Lasarte-Oria, Tratu On Bat marka indartzeko hiru urteko hitzarmena sinatu dute.

Jesus Zaballos alkatea eta Nuria Fernandez sozioekonomiako zinegotzia eta Imanol Bardaji Ostadarreko ordezkaria izan dira ekitaldian.

Hitzarmenaren xedea kirol sustapena eta herriko merkataritza batzea da. Era honetara, Lasarte-Oria Bai! Kros Herrikoian herriko merkataritzaren Lasarte-Oria, Tratu On Bat marka iragarriko da.

Hitzarmena aurrera eramateko Lasarte-Oriako Udalak, Lasarte-Oria,Tratu On Bat marka duten nylonezko motxilak emango dizkio Ostadarri,  XXII. Lasarte-Oria Bai! Kros Herrikoian parte hartuko duten guztien artean banatzeko. Era berean, udala helduen eta haurren dortsaletan doan publizitateaz arduratuko da. Horretarako, 2.000 euroko diru-laguntza emango dio Ostadarri zuzenean.

Ostadarrek, berriz  probari buruzko 500 karteletan eta 4.000 diptikoetan Lasarte-Oria, Tratu On Bat eslogana eta logoa jarriko ditu, markari ematen dion sostengua agerian utziz.

Azkenik, bi entitateak 2019 urtean zehar elkarlanaren bitartez marka sustatzeko akordio-ildo berriak ezartzeko konpromisoa hartu dute.