Jesus Zaballos alkatea eta Nuria Fernandez sozioekonomiako zinegotzia eta Imanol Bardaji Ostadarreko ordezkaria izan dira ekitaldian.
Hitzarmenaren xedea kirol sustapena eta herriko merkataritza batzea da. Era honetara, Lasarte-Oria Bai! Kros Herrikoian herriko merkataritzaren Lasarte-Oria, Tratu On Bat marka iragarriko da.
Hitzarmena aurrera eramateko Lasarte-Oriako Udalak, Lasarte-Oria,Tratu On Bat marka duten nylonezko motxilak emango dizkio Ostadarri, XXII. Lasarte-Oria Bai! Kros Herrikoian parte hartuko duten guztien artean banatzeko. Era berean, udala helduen eta haurren dortsaletan doan publizitateaz arduratuko da. Horretarako, 2.000 euroko diru-laguntza emango dio Ostadarri zuzenean.
Ostadarrek, berriz probari buruzko 500 karteletan eta 4.000 diptikoetan Lasarte-Oria, Tratu On Bat eslogana eta logoa jarriko ditu, markari ematen dion sostengua agerian utziz.
Azkenik, bi entitateak 2019 urtean zehar elkarlanaren bitartez marka sustatzeko akordio-ildo berriak ezartzeko konpromisoa hartu dute.