Larunbatean hasiko da areto futboleko herriko txapelketa

Txintxarri Aldizkaria 2018ko aza. 30a, 11:30
Bederatzi talderekin hasiko da herriko areto futboleko txapelketa. Finala ekainean izango da

Hastear da herriko areto futboleko torneoa. Bederatzi taldek osatutako txapelketa izango da aurtengoa. Lehen partidak larunbatean jokatuko dituzte. Sportmadness enpresa da txapelketaren antolatzailea. Partidak larunbat goizean izango dira, Michelingo kirolgunean. Astero talde batek izango du atsedena. Lehen zatian ligaxka bat jokatuko dute, eta, bigarrenean, hoberen sailkatutakoen artean erabakiko da torneoa, kanporaketen bidez. Besteek kontsolazio txapelketa jokatuko dute. Finalak ekainaren 1ean izango dira.