Landutako guztia zelaian erakusteko ordua
Larunbatean ekingo dio ligari Erregional Preferenteak, etxean, Rotetaren aurka, 17:15ean. Udan zehar egindako lan guztia zelaian erakusteko ordua da eurentzat. Iazko esperientzia eta fitxaketak baliatuta, pauso bat aurrera eman nahi du taldeak

Hilabete luzez gogor entrenatu eta gero, ligari ekingo dio bihar, larunbatez, Ostadar SKTren Erregional Preferente mailako taldeak. Etxean, Roteta igo berriaren aurka, 17:15ean. "Ez da norgehiagoka erraza izango. Martutene taldetik jokalari ugari fitxatu dituzte; bi aldiz jokatu genuen elkarren aurka iaz, eta puntu bakarra lortu genuen". Asier Aizpurua entrenatzailearen hitzak dira. 

Hiru puntuak batu nahi ditu Ostadarrek, jakina, baina Aizpuruarentzat garrantzitsua da udan zehar landutakoa berdegunean erakustea. "90 minutuetan zehar lehiakorrak garela erakutsi behar dugu, egiten ari garen lanean %100ean sinesten dugula".

Asier Aizpurua eta Ander Rekondo eseriko dira aulkian aurten ere. "Jokalariekin batera hazi egin gara gu ere; iazko udakoekin alderatuta, taldearen sentsazioak askoz hobeak dira". Iaz egin zuten debuta Erregional Preferente mailan; errepikatzea erabaki dute. "Ea gai garen iazko komeriak atzean utzi eta urte polita egiteko; zarata askorik egin gabe, pauso bat eman nahi dugu aurrera, eta partida guztiak irabazteko aukera eduki", dio Aizpuruak. Ozta-ozta eutsi zioten  zuten mailari iaz: promozioa jokatu behar izan zuten Aretxabaletaren aurka. Galdu egin zuten, baina goiko kategorietako igoera eta jaitsierei esker Erregional Preferentean lehiatuko dira aurten ere. 

Kalitatezko fitxaketak

Uda hasieran hutsik egoten da futbol zelaia, mugimendurik gabe. Bulego-lana izan ohi da nagusi ekainean eta uztailean. Aizpuruak eta Rekondok ez dituzte hartu oporrak, eta taldea indartzeko hainbat fitxaketa egin dituzte: Haritz Berasategi, Eneko Garcia eta Adei Zarra aurrelariak; Alex Rodriguez erdilaria eta Andoni Sanchez defentsak. Berasategik, Sanchezek eta Rodriguezek berriro jantziko dute kamiseta urdin-beltza; erregional mailan aritutakoak dira duela zenbait denboraldi. Zarra eta Mate Sanse taldean ibili dira, jubenilen Euskadiko Ligan, eta Estatu mailara igotzea lortu dute. Erregional mailan beste talde bat aterako du aurten klubak, eta bertan ariko diren jokalariek ere lagunduko dute denboraldi luzean zehar.

Ostadarren hamaikakoa ligako gazteenetakoa izan zen iaz: 20 urte pasatxo, batez beste. Iaz taldera iritsitako gazte gehienek jarraitzea erabaki dute. Kategoria hauetan garrantzitsua da esperientzia, eta iaz ikasitakoa aintzat hartuta, urrats bat eman dute aurrera guztiek. Hori erakutsi dute behintzat denboraldi-aurrean. Ligako neurketak oso bestelakoak dira, ordea; egindako lan guztia zelaian erakusteko ordua da.

Hasiera ez da izango samurra Ostadarrentzat: Rotetarekin indarrak neurtu eta gero, Tolosara joango dira; Mundarro jasoko dute Michelinen ondoren; eta Hernaniren aurka jokatuko dute Zubipen, laugarren jardunaldian.

ARGAZKIAK
blog comments powered by Disqus
ZORION AGURRAK
URKO
Zorionak Urko, muxu pila bat familaren partez. Maite zaitugu
AZKEN PDFa
1441 ( Azaroak 16 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Orue ( Larunbata)
Jaizkibel plaza 2
Tel: 943 362652
ASTEA
    • Orue ( Igandea )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • Lasa ( Astelehena )
      Kale Nagusia 42 atzea
      943 361774
    • Gil ( Asteartea )
      Kale Nagusia 24
      943 361529
    • Acha-Orbea ( Asteazkena )
      Hipodromo etorbidea 6
      943 363549
    • Urbistondo ( Osteguna )
      San Frantzisko 1
      943 366567
    • Gandarias-Uribe ( Ostirala )
      Iñigo de Loyola 9
      943 019521
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48