Kiroldegiko ikasturte berriko eskaintzan izen emateko epea

Txintxarri Aldizkaria 2018ko ira. 8a, 11:00
Kiroldegiko erabiltzaileek eskaintza berria dute: hipopresibo eta kirol aholkularitza. Ekintzak probatzeko saioak izango dira irailaren 10etik 14ra

Orain arteko kirol jarduerekin batera, eskaintza berria izango dute bazkideek aurten: hipopresiboak eta kirol aholkularitza. Azken hau muskulazio gelan egingo dute, eta kirol makinen erabilera egokia ikastearekin batera, entrenamendu gida bat eskuratzeko aukera ere izango dute bezeroek. Baina ez hori bakarrik; zerbitzu berezia kontratatzen dutenek, entrenatzeko programa pertsonala egingo zaie.

Jarduerak astelehenean hasiko dira (haurren igeriketa ikastaroak ezik), baina hilaren 14ra arteko saioak irekiak izango dira. Kirol arduradunak ohartarazten dute, ekintzak probatu nahi dituzten erabiltzaileek aurrez izena eman beharko dutela. Kiroldegiko bulegoan, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 12:30era edota 17:00etatik 19:00tarako ordutegian, egingo da izena ematea.