Kirolari nabarmenak aukeratzeko prozesua martxan jarri dute

Txintxarri Aldizkaria 2017ko urr. 6a, 13:45
Herriko kirolari nabarmenak aukeratzeko prozesu parte hartzailea martxan jarri du udalak.

Herriko kirolari nabarmenak aukeratzeko prozesu parte hartzailea martxan jarri du udalak. Urriaren 20ra arte egongo da epea proposamenak egiteko. Lasarte-Oriako Kirolaren Galan jasoko dute diploma saridunek, Abend tabernan. Kirol ibilbideagatik, edo herriko kirolaren alde eginiko lanagatik saritu aukeratu daitezke hautagaiak. 

Lasarte-Oriako kirol elkarteek edo norbanakoek aurkeztu ditzakete hautagaiak. Horretarako, Lasarte-Oriako Udalaren webgunean jarritako  fitxa bete beharko dute. Gero, proposamenak kirolak@lasarte-oria.eus helbidera bidali edo Maialen Chourraut kiroldegiko harrerako kaxan sartu beharko dira. 

Epaimahaia osatuko dute Udalaren Kirol Batzordeko kideek eta Lasarte-Oriako kirol elkarteak. Abenduan emango dituzte sariak.