Herriko kirolari nabarmenak aukeratzeko prozesu parte hartzailea martxan jarri du udalak. Urriaren 20ra arte egongo da epea proposamenak egiteko. Lasarte-Oriako Kirolaren Galan jasoko dute diploma saridunek, Abend tabernan. Kirol ibilbideagatik, edo herriko kirolaren alde eginiko lanagatik saritu aukeratu daitezke hautagaiak.
Lasarte-Oriako kirol elkarteek edo norbanakoek aurkeztu ditzakete hautagaiak. Horretarako, Lasarte-Oriako Udalaren webgunean jarritako fitxa bete beharko dute. Gero, proposamenak kirolak@lasarte-oria.eus helbidera bidali edo Maialen Chourraut kiroldegiko harrerako kaxan sartu beharko dira.
Epaimahaia osatuko dute Udalaren Kirol Batzordeko kideek eta Lasarte-Oriako kirol elkarteak. Abenduan emango dituzte sariak.