Judoka infantilak Frantzian

Txintxarri Aldizkaria 2017ko mar. 24a, 17:00

LOKE klubeko zazpi judoka infantil aritu ziren joan den asteburuan Saint Cyprien-en (Frantzia) jokatu zen nazioarteko txapelketan parte hartzen. Mundu osoko 600 gaztetxo elkartu ziren hitzordu horretan.

Oier Guirado, Martin Sebastian, Lucas Morales, Julen Fernandez, Santi Mezzena eta Ekhi eta Oier Bocos izan ziren judoka lasarteoriatarrak.