Jubenil mailako bi taldeek ezin izan dute aurrera egin

Txintxarri Aldizkaria 2017ko mai. 3a, 19:54

3. Nazional mailako Ostadar Antonio Aroztegiak 4-1 galdu zuen Sasikoa Durango taldearen aurka.

Ligan maila bikaina erakutsi eta gero, final laurdenak jokatzeko sailkatu ziren gure herria Gipuzkoako kantxetan ordezkatzen ari diren jubenil kategoriako bi taldeak. Joan den asteburuan saiatu ziren finalerdietarako pasea lortzen, baina galdu egin zuten biek.

Bar Kafe Buenetxeak Teep Samaniego Orixerekin neurtu zituen indarrak, Tolosan. Urdin-beltzek ezin izan zuten euren jokoa egin eta 6-0 galdu zuten. Bar Kafe Lasartek, aldiz, eskura eduki zuen hurrengo faserako txartela, baina ihes egin zion azkenean, Summa Aldapetaren aurka 4-3 galduta. Dena den, bi emaitza horiek ez dute itzalpean uzten gazteek aurten egindako lan bikaina.

Jardunaldiko emaitzak

Senior kategoriako taldeek ere jokatu zuten joan den asteburuan. Hauek dira emaitzak: Sasikoa Durango 4-1 Ostadar Antonio Aroztegia (3. Maila); Jaixki AFT 7-6 ISU Leihoak eta Cecilia Kebab Lasarte Ostadar 8-3 Power Rangers (Gipuzkoako 1go maila). Azken biek liga bukatu dute jada.