Udako denboraldiari "ukitu berezia" emateko asmoz, itsasoko entrenamendu "landuagoak eta formalagoak" egiteko asmoa adierazi dute taldeko arduradunek.
Astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan elkartuko dira ekainaren 12tik uztailaren 21era. Bi hitzordu zehaztuko dituzte egun horietako bakoitzean. 16:00etatik 17:15era lehena, eta 19:00etatik 20:15era bigarrena. Itsasoko entrenamendu berezi hauek egiten dituzten bitartean, goizeko 07:10etako hitzordua mantenduko dute soilik igerilekuan.
Federatuta ez dauden klubeko kideei zuzendutako aseguru kuotak 10 euroko kostua izango du. Klubeko bazkide ez diren horiek ere izena emateko aukera edukiko dute 70 euroko kuotapean.