Iruñeako Half Triathloian arituko da Trinko Triatloi taldea

Txintxarri Aldizkaria 2018ko mai. 11a, 11:30
Allozko urtegitik irten eta Iruñea erdialdera arteko ibilbidea osatu beharko dute triatletek, larunbatean

Espainiako distantzia ertaineko triatloi txapelketa egingo da larunbatean, Iruñean. Bertan lehiatuko dira Lasarte-Oriako Trinko Triatloi taldeko lau kide. Norgehiagoka gogorra izango dute aurretik; bi kilometro igerian, 85 bizikletaz eta 20 korrika egin beharko dituzte. Eguraldi ona iragarri duten arren, haizea izango da eta bizikletako froga zaildu dezake horrek. Igandean Senpereko triatloia jokatu zuten Iñigo Ibarburuk eta Guillermo Trombottik.