Iraitz Pikabea eta Peio Fadrique Marimurumendi mendi maratoian

Txintxarri Aldizkaria 2017ko uzt. 14a, 15:03
Lasarte-Oriak ordezkaritza izan du asteburuan Goierri aldean egin diren mendi lasterketa gogorretan

Pasa den asteburuan hiru mendi lasterketa gogor egin zituzten Goierrin: Marimurumendi maratoia, G2 Haundiak 88 kilometroko lasterketa eta Ehunmilak 168 kilometroko froga.

Iraitz Pikabea eta  Trinko Triatloi taldeko Peio Fadrique herritarrek amaitu zuten Marimurumendi. Lehenak 06:39:45ko denbora eginez eta bigarrenak 07:17:56.

Bi lasarteoriatarrek hasi zuten Ehunmilak, baina ez Gorka Mateok ezta Jon Lasartek ere ezin izan zuten lasterketa amaitu.