Ostadar elkarteko Ipar Matxa sailak prest ditu makilak batetik bestera kilometroak egiteko. Ikasturteari honetan zortzi irteera egingo ditu taldeak.
Lehena irailaren 22an izango da. Autobusa hartuta egun pasa joango da taldea. Atxondoko Arrazola auzotik Besaide mendira dauden 10 kilometrotako ibilbidea egin, eta Elorrion bazkalduko dute. Bakoitzak bere bazkaria eraman beharko du, taldeko kideek azpimarratu dutenez.
Donostia, Hendaia, Zumaia eta Lasarte-Oriako bide ezberdinetatik barrena ibiliko da Ipar martxako taldea. Ikasturteari amaiera emateko, hurrengo urteko maiatzaren 25ean, Lasarte-Oriako mugak ibilbidea egin eta bazkari gozoa dastatuko dute.
Taldea osatzeko ere Menorcara egingo du bidaia. Iaz lehenengoz joan ziren, eta esperientzia urtero errepikatzeko asmoa dute. Ekintza berezi bezala, urriaren 21ean, Kursaalean Aspanogiren alde egingo den emanaldian parte hartuko dute. Hau guztiaz gain, aurten lehenengoz Lasarte-Oria Bai! Krosean parte hartuko dute ipar martxako kideek. Proba modura egingo da eta 40 martxalari izango dira lasterketan.
Ikasturteko irteerak
• Irailak 22 Atxondo, Arrazola-Besaide bidea.
• Urriak 21 Lasarte-Aginaga, Buruntzaldeako ibilbideen egunaren barruan
• Azaroak 24 Zumaia- Getaria-Zumaia
• Urtarrilak 26 Hendaia
• Otsailak 23 Ametzagaina parkea
• Martxoak 23 Donostiako hiru hondartzak
• Apirilak 13 Ulia
• Pazko astea Menorca
• Maiatzak 25 Lasarte-Oriako mugak eta bazkaria