Iosu eta Josean Lasa anaiak Gipuzkoako bikotekako txapeldun Ereñozun

Txintxarri Aldizkaria 2015ko ots. 26a, 17:13
Ostadar SKTko bola-jokalariek, Iosu eta Josean Lasa anaiek, bikotekako Gipuzkoako txapela jantzi zuten joan den igandean Ereñozuko bolatokian. Bikote lasarteoriatarra lidergoan aurkeztu zen Ereñozuko azken probara. Lan ona osatu zuten, erregularra, eta bakoitzak eskuratutako laugarren eta bosgarren postuak txapeldun egin zituen.

Ereñozuko azken tiraldiko sailkapena honakoa izan zen: 1.Xabier Lizeaga, 49 birla botata 2. Imanol Iruretagoiena (49) 3. Patxi Arrondo (49) 4. Josean Lasa (48) eta 5. Iosu Lasa (46). Dena den, Lasa anaiak ez ziren Ereñozuko bolatokian parte-hartu zuten lasarteoriatar bakarrak izan, Ostadar SKTko Joxean Montes eta Inaxio Otaegi seigarren eta zazpigarren sailkatu baitziren hurrenez hurren.

Azken jardunaldi honetako emaitzen ostean, Gipuzkoako Txapelketako sailkapena honela geratu da: 1. Iosu Lasa eta Josean Lasa, 371 birlekin 2. Xabier Iruretagoiena eta Imanol Iruretagoiena, 368kin 3. Martin Lizeaga eta Joxe Angel Belaunzaran, 356kin. Hamairugarren egin zuten Inaxio Otaegi eta Joxean Montes lasarteoriatarrek, 353 birla botata.

Datorren urtean Gipuzkoako txapelari eusten saiatuko dira Ostadar SKTko jokalariak.