Intzako pilotariek etxean hasiko dute Gipuzkoako txapelketa
Elkartearen pilota eskolako izena ematea ireki da. 2010 urtean eta aurretik jaiotako haurrek parte hartu dezakete

Pilota denboraldia larunbatean  hasiko dute Intzako senior mailako bikoteek. Michelin kirol guneko pilotalekuan jokatuko dute Gipuzkoako txapelketako lehen partida; finalak eta maila jaitsierako partidak, berriz, azaroan izango dira. Lehen mailan eta bigarren mailan lehiatuko du herriko taldeak.

Lehen mailako bikoteak, Jon Pello Artetxek eta Mikel Elolak, aurreko denboraldian mailari eustea lortu zuen ozta-ozta; aurten estutasunik gabe mantentzea espero dute. Bihar, larunbata, Hernaniko bikotearen aurka jokatuko dute.

Haritz Urkia eta Aritz Solano, Hirugarren Mailako txapeldunek, igoera lortu ostean Bigarren Mailan jokatuko dute. Maila honetan geratzeko asmoa dute, baina ez dute lan erraza izango. Lehen partidan Azkoitia izango dute aurrez aurre.

Bestalde, Intzako Pilota Eskolako kideek irailaren 18an, asteartean hasiko dute ikasturte berria. Hitzordua 18:30ean da, Michelin kirol guneko pilotalekuan.

Eskolan 2010 urtean edo  lehenago jaiotako Lasarte-Oriako neska eta mutilek parte hartu dezakete.

Izena emateko, astearte edo ostegun batean, 18:30etik 20:00etara, pilotalekura hurbiltzea nahikoa da. Eskolari buruzko informazioa zehatza ere, saio hauetan eskainiko dute arduradunek.

Lau t' erdiko txapelketa

Hau guztiaz gain, Axier Arteagak lau t'erdiko txapelketako sailkapen partida jokatuko du irailaren 28an. Aurrez aurre Artola izango du.

Enpresa bakoitzak sei jokalari  aurkeztuko ditu txapelketara.  2. mailako lau t'erdiko txapeldun Agirre zuzenean sailkatu da. Baina Arteaga eta Artolak Asegarceren postuetako bat izango dute jokoan.

Larunbata honetan, Adarraga pilotalekuan, Errioxan izango da. San Mateo torneoko finalaurrekoen atariko partida jokatuko du, Ladis Galarzarekin. Iribarria eta Ruiz izango dituzte aurrez aurre.

ARGAZKIAK
blog comments powered by Disqus
ZORION AGURRAK
MARIO
Zorionak Mario; dagoeneko 4 urte. Zure gurasoen eta familia guztiaren partetik muxu asko. Asko maite zaitugu.
AZKEN PDFa
1440 ( Azaroak 9 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Gandarias-Uribe ( Asteazkena)
IƱigo de Loyola 9
Tel: 943 019521
ASTEA
    • Orue ( Osteguna )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • De Miguel ( Ostirala )
      Kale Nagusia 32
      943 371151
    • Orue ( Larunbata )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • Orue ( Igandea )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • Lasa ( Astelehena )
      Kale Nagusia 42 atzea
      943 361774
    • Gil ( Asteartea )
      Kale Nagusia 24
      943 361529
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48