Igerilariak, itsasoari aurre eginez lehian
Ur irekietako denboraldia ederki hasi dute Buruntzaldea IKTko igerilariek. Donostian eta Ondarroan lehen postuetan izan dira. Asteburu honetan, Getaria-Zarautz XLVIII Igerialdia izango da. Igerilekuan, aldiz, Espainiako txapelketetan lehiatzen ari dira

Getaria-Zarautz XLVIII. Igerialdi entzutetsua lehiatuko dute etzi, uztailaren 22an, 3.000 bat igerilarik. Horien artean, lasarteoriatarrak izango dira.

Infantil mailako gaztetxoek probari hasiera emango diote, 10:30ean; 800 metroko ibilbidea egin beharko dute, Zarautzeko hondartzatik atera eta bueltan.

Senior mailako lehia, berriz, 11:30ean hasiko da, Getariako portutik. Denboraren arabera taldeetan banatu dituzte igerilariak, eta horien artean hamar minutuko tartea izango da.

Aurten taldeen irizpideetan aldaketak daudela gogoratu dute antolatzaileek. Izan ere, segurtasuna oinarri hartuta, taldeak gehienez 450 igerilariz osatuko dira. Taldeak honakoak dira: URREA: 40 min. baino gutxiago; BELTZA: 40-45 min.; BERDEA: 45-50 min.; TXURIA: 50-55 min.; URDINA: 55-65 min.; HORIA, ARROSA eta MOREA: +65 min edo partaide berriak.

Guztiek Getaria eta Zarautz artean dauden 2.850 metroak egin beharko dituzte, itsasoari  aurre eginez. 

Baina Buruntzaldea IKTko igerilariak eta ur irekietan igeri egiten duten herritarrek bi aste daramatzate lehian. Urumeako III. Igerialdiak eman zion hasiera Gipuzkoako ur irekien denboraldiari, uztailaren 7an.

Aurreko asteburuan, berriz, Ondarroako itsas zeharkaldia jokatu zuten. Bi probatan Buruntzaldea IKTko igerilariak hainbat kategoriatan podiumean izan ziren.

Ondarroan, Nerea Santos gaztetxoak, ibilbideko 600 metroak lehen postuan amaitu zituen.

Urumea ibaiko uretan, berriz, Laura Igeak master mailako hirugarren postua eskuratu zuen. Igeriketa taldeko Jon Ramos, Unai Sagarzazu, Enaitz Ibarburu, Aimar Sukunza, Juanvi Martin ere bertan izan ziren lehian, baita beste herritar batzuk ere.

Proba horiek prestatzeko Buruntzaldea IKTko kideek udako entrenamendu saio bereziak egin dituzte ekaina eta uztaila zehar. 

Eta denboraldia hasi besterik ez da egin. Gipuzkoako Ligako gainontzeko probak hauek dira: uztailaren 28an, Txingudiko Badiako XV. Igerialdia; abuztuaren 15ean, Paseo Berriko 50. Igerialdia; uztailaren 25ean, Irlako XXXI. Igeriketa Zeharkaldia, eta irailaren 8an, Kontxa Badiako 75. Itsas Igerialdia.

Espainiako txapelketa

Igerilekura bueltatuz, Mikel Esnalek Absolutu mailkako Espainiako txapelketan parte hartu zuen, Sevillako Mairena del Aljarafen. 

Azken astean sorbaldako arazo bat medio geldirik egon ondoren, lehiaketa egunerako ia errekuperatu eta 50 m. tximeleta probako sailkapen saioan "proba ederra burutu zuen". 

26,32 segundotan egin zuen bere proba gogokoena Esnalek, aurreko marka hobetuta. "Eta hobea izan zitekeen egia esan, irteeran oso berandu aritu baitzen eta 0,3 segundu bertan galdu baitzituen", azaldu du Borja Apeztegia entrenatzaileak.

Bestalde, Leire eta Ainhoa Martin ahizpek eta Aintzane Sarobek hitzordu garrrantzistua dute aste honetan; Infantil mailako Espainiako txapelketan lehiatuko dute Madrilen, uztailaren 26tik 29ra.

ARGAZKIAK
blog comments powered by Disqus
Lasarte-Oria
Gaur ez dago ekitaldirik Lasarte-Orian.
ZORION AGURRAK
HAIZEA ETA IÑAKI
Zorionak bikote, zuen eguna asko disfrutatu, merezi dezutela! Etxekoen partetik muxu pilo bat!
AZKEN PDFa
1437 ( Urriak 19 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
De Miguel ( Astelehena)
Kale Nagusia 32
Tel: 943 371151
ASTEA
    • Acha-Orbea ( Asteartea )
      Hipodromo etorbidea 6
      943 363549
    • Urbistondo ( Asteazkena )
      San Frantzisko 1
      943 366567
    • Gandarias-Uribe ( Osteguna )
      Iñigo de Loyola 9
      943 019521
    • Orue ( Ostirala )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • Lasa ( Larunbata )
      Kale Nagusia 42 atzea
      943 361774
    • Lasa ( Igandea )
      Kale Nagusia 42 atzea
      943 361774
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48