Igerilariak bikain, txapelketaz txapelketa
Haitz Mitxelenak brontzezko domina lortu zuen Euskal Herriko txapelketan. Martin ahizpak eta Paula Sevillano infantil mailako Espainiako Neguko txapelketan lehiatuko dute. Nahia Zudaire Erkidego Arteko Absolutu mailako Espainiako Txapelketan izango da

Buruntzaldea IKTko igerilari diren Haitz Mitxelena, Mikel Esnal, Aintzane Sarobe eta Lander Sorozabal martxoaren 17 eta 18an Iruñean jokatu den absolutu eta junior mailako Euskal Herriko Neguko txapelketan izan dira lehian. Domina bat, brontzea eta bost marka pertsonal lortu dituzte.

Mikel Esnal eta Haitz Mitxelena ohituak daude lehiaketa honetan parte hartzera eta hainbat probatan lehen postuetan egotea lortu zuten biek. "Igerilari apartak direla erakutsi zuten beste behin ere," adierazi du Borja Apeztegia entrenatzaileak.

Haitz Mitxelenak tximeleta estiloko hiru probatan lehiatu zen.

200 m. tximeleta proban lortu zuen emaitza onena. 2:15,18 denbora eginez, asko gerturatu zen bere marka onenera. Sailkapenean hirugarren izan zen eta brontzea jaso zuen. 

Estilo honetako 100 metrokoan 1:02,51 egin zuen, "txukun lehiatuz eta pixkanaka orain arteko lana azaleratuz". 50 m. tximeleta proban berriz, 28,64 denbora egin zuen.

Mikel Esnalek 50 m. libre eta 50 m. tximeleta probak egin zituen. Azken proba honetan, 26,50 denbora egin zuen. Bere marka onenetik 2 ehunekotara geratu zen eta "zalantzak zalantza" 4. postua lortu zuen. 

50 m. libre proban, berriz, " ez zen oso gustura geratu egindako probarekin". Hala ere, 25,16 denbora egin zuen eta zazpigarren izan zen.

Bestalde, Aintzane Sarobe infantilak 100 m. libre proba egin zuen, 1:05,03 eginez "igerileku luzean igeri egiten duen lehen aldian".

Lander Sorozabal infantilak ere, 400 m. estilo proban igeri egin zuen eta 5:22,82 denbora eginez bere marka pertsonala ondu zuen, baita taldeko 16 urteko marka ere.

Espainiako txapelketan lehian

Asteburu honetan ere, hitzordu garrantzitsuak dituzte Buruntzaldea IKTko Leire eta Ainhoa Martin ahizpek, Paula Sevillanok eta Nahia Zudairek. 

Martin ahizpek eta Sevillanok Pontevedran martxoaren 25etik 28ra egingo den infantil mailako Espainiako Neguko txapelketan lehiatuko dute. 

Leirek 100 m. eta 200 m. bizkar, 200 eta 400 m. lau estiloak eta 400  m. librea egingo ditu. Ainhoa berriz, 100 m. eta 200m. bular eta 200 m. eta 400  m. lau estilo probetan arituko da eta Paulak bi proba lehiatuko ditu: 800 m. eta 400 m. libre probak.

Bestalde, asteburuan, Nahia Zudaire Castellon izango da Igeriketa Egokituko Erkidego Arteko Absolutu mailako Espainiako Txapelketan. Euskadiko Selekzioarekin hartuko du parte eta bost proba egingo ditu Nahiak: 50 m., 100 m. eta 400 m. libreak, 100 m. tximeleta eta 200 m. lau estiloak.

Txapelketa amaitu eta Castellon bertan egingo den "AXA Taldearen Etorkizuneko Paralinpiarren II. Kontzentrazioan" parte hartuko du. 

"Etorkizuneko Paralinpiarren AXA Taldea" Espainiako Paralinpiarren komiteak bultzatua dago. Borja Apeztegi azaldu duenez: “Aukeratutako pertsonek epe ertain eta luzera errendimendu maila altua lor dezaten bultzatu nahi da, maila eta adinez antzekoak diren beste gazteekin kontzentrazioak finantzatuz, estatu mailako lehiaketetara asistentzian lagunduz eta baita gazteentzako nazioarteko txapelketa garrantzitsuenetarako sarbidea erraztuz”.

ARGAZKIAK
blog comments powered by Disqus
AZKEN PDFa
1430 ( Uztailak 20 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Acha-Orbea ( Larunbata)
Hipodromo etorbidea 6
Tel: 943 363549
ASTEA
    • Acha-Orbea ( Igandea )
      Hipodromo etorbidea 6
      943 363549
    • De Miguel ( Astelehena )
      Kale Nagusia 32
      943 371151
    • Lasa ( Asteartea )
      Kale Nagusia 42 atzea
      943 361774
    • Gil ( Asteazkena )
      Kale Nagusia 24
      943 361529
    • Acha-Orbea ( Osteguna )
      Hipodromo etorbidea 6
      943 363549
    • Gandarias-Uribe ( Ostirala )
      IƱigo de Loyola 9
      943 019521
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48