Igerilari lasarteoriatarren maila bikaina Gipuzkoakoan
Infantil, junior eta absolutu mailako Gipuzkoako Udako Txapelketak jokatu ziren asteburuan. Lasarte-Oriako igerialariek emaitza onak eskuratu zituzten

Lasarte-Oria jaietan egon arren, Buruntzaldea IKT-ko igerilariek hitzordu garrantzitsua zuten asteburuan. Guztira 21 domina irabazi zituzteninfantil, junior eta absolutu mailako Gipuzkoako Udako Txapelketetan. Horietatik, urrezko 11, zilarrezko zazpi eta brontzezko lau.

Mikel Esnalek, Iñigo Ibarburuk eta Haitz Mitxelenak lan bikaina egin zuten absolutu mailan. Kategoria honetan dominarik banatzen ez den arren, 50 metro estilo librean eta 50 metro tximeleta estiloan onena Esnal izan zen. Bizkar estiloko 50 metroetan, berriz, hirugarren amaitu zuen. Bestalde, Mitxelenak bigarren denborarik onena egin zuen 200 metro tximeleta estiloan. 800 metro estilo librekoan nagusi izan zen Ibarburu, 50 metro tximeleta estiloan Esnalen atzetik sailkatzeaz gain.

Jubenilei dagokienez, oso lan txukuna egin zuten Nahia Jie Villamedianak, Unai Irigorasek, Beñat Alkortak, Xabier Alonsok eta Jon Ibargoyenek.

Neska infantilak izan ziren txapelketan domina gehien etxeratu ziztuztenak. Parte hartutako banakako froga guztietan nagusi izan zen Leire Martin, bere adineko EAEko errekor berria ezarriz 400 metro estilo librean. Ahizpa Ainhoa atzetik sailkatu zen hiru frogatan, zilarrezko hiru domina etxeratuz. Paula Sevillanok, berriz, brontzea eskuratu zuen 100 metro bizkar estiloan. Nora Qian Villamedianak eta Lander Sorozabalek ere denbora onak egin zituzten.

Errelebuetan, infantil neskek hiru domina irabazi zituzten, urrezko, zilarrezko eta brontzezko bana.

ARGAZKIAK
blog comments powered by Disqus
Lasarte-Oria
Gaur ez dago ekitaldirik Lasarte-Orian.
ZORION AGURRAK
ARKAITZ, AMBAR ETA LEIRE
Zorionak hirukote zuen hamahirugarren urtebetetzean! Muxuak!!
AZKEN PDFa
1390 ( Uztailak 28 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Acha-Orbea ( Ostirala)
Hipodromo etorbidea 6
Tel: 943 363549
ASTEA
    • Gandarias-Uribe ( Larunbata )
      Iñigo de Loyola 9
      943 019521
    • Gandarias-Uribe ( Igandea )
      Iñigo de Loyola 9
      943 019521
    • Gandarias-Uribe ( Astelehena )
      Iñigo de Loyola 9
      943 019521
    • Urbistondo ( Asteartea )
      San Frantzisko 1
      943 366567
    • Acha-Orbea ( Asteazkena )
      Hipodromo etorbidea 6
      943 363549
    • De Miguel ( Osteguna )
      Kale Nagusia 32
      943 371151
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48