Babyauto Zarautz errugbi taldeak ilusio handiarekin egin zuen Santanderrerako bidaia, kanporaketetarako sarbidea emango liokeen bigarren postua baitzeukan jokoan. Halere, ezin izan zuten Bathco Rugby Club garaitu (54-10). Kantabriarrek ongi jokatu zuten, eta garesti ordaindu zituen Babyauto Zarautzek egindako hutsegiteak.
Asteburu honetan beste bidaia garrantzitsu bat dute errugbilariek. Galiziara joango dira, Ourenseren aurka jokatzera. B taldeak, ordea, Elorrion jokatzen du, eta jokalariak antolatu beharko dira bi partidei aurre egiteko.