Hurrengo erronkak, Aizarnazabal eta Senperen

Txintxarri Aldizkaria 2017ko api. 21a, 13:00

Imanol Arteagak Aizarnazabalgo duatloia jokatuko du bihar; 29an Senpereko taldekakoan ariko da Trinko.

Martxoa bukatu bezala ari da apirilean Trinko Lasarte-Oriako triatloi taldea: egurrean. Hilabetez aldatu genuenetik hainbat probatan hartu dute parte taldeko kideek.

Azkoitia-Azpeitiako Maratoi Erdia eginez ekin zioten apirilari Enaitz Ibarburuk, Imanol Arteagak, Mikel Olarrak eta Asier Gorostegik. Hurrengo egunean, Ismaelek Donostiako Maratoi Erdia egin zuen, eta Koldo Monasterio kide nafarrak, berriz, Peñiscolako ironman erdia. Hurrengo asteburuko larunbatean, berriz, Eguesibarko taldekako duatloia jokatu zuten hainbat kidek, arratsalde bikaina igaroz. Eta, igandean, Donostia-Baiona-Donostia martxa zikloturistan ere presente egon zen Trinko, eguraldi bikainari etekina ateraz.

Hurrengo erronkak

Bihar berriro ikusi ahalko dira Trinkoren kolore berde-beltzak. Imanol Arteagak Aizarnazabalgo duatloia jokatuko du.

Eta, datorren asteko larunbatean, Senperera joango da herriko triatloi taldea, bertako taldekako triatloia jokatzera.

Taldeko kideek gogorarazten dute edozein unetan dela posible taldera batzea. Harremanetarako, idatzi hona: lasartetriatloi@gmail.com.