Hirugarren laurdenean desorekatu dute partida
Denboraldiko seigarren garaipena lortu du Gipuzkoako 1. mailako taldeak, eta bigarren da sailkapenean. Gogotik izerditu eta gero, hirugarren laurdenean egin dute ihes markagailuan, eta erraz irabazi diote Atletico San Sebastiani: 70-44

Beste garaipen bat zakura. Denboraldi honetako seigarrena. Zazpitik sei. Bigarren postua sailkapenean. Denboraldia ederki hasi du Gipuzkoako 1. mailan lehiatzen ari den Ostadar SKTk.  Orain arteko partida ia guztiak irabazi baditu ere, horrek ez du esan nahi lana egin behar izaten ez dutenik. Asko, gainera. Pasa den larunbateko norgehiagokan, adibidez. Hirugarren laurdenera arte ez zuten ihes egin urdin-beltzek. Partzial ederra sartuta, 26 puntugatik irabazi zuten azkenean Atletico San Sebastianen kontra: 70-44.

Hasieratik ikusi zuen Ander Otaegi entrenatzaileak aurkaria baino hobeak zirela. "Baina kosta egiten zitzaigun baloia saskiratzea. Aurreneko bi laurdenetan jaurtiketa erraz batzuk huts egin genituen". Edonola ere, sei puntuko aldearekin joan ziren urdin-beltzak atsedenaldira. 

Hirugarren laurdena erabakigarria suertatu zen. Orduan hasi ziren-eta etxekoak saskiratzeak asmatzen, bata bestearen atzetik. 28-10eko partziala sartuta, partida hautsi zuen Ostadar SKTk. Laugarrengo zatian, markagailuan alde nabarmena edukita, abantaila hori kudeatzen jarri zuten indarra seniorrek. 

Bolada onarekin jarraitu

Iaz Lauko Finalera sartzea lortu zuen taldeak, eta itxarotekoa zen aurten ere fin ibiltzea. Baina ez "horren ongi", Otaegiren hitzetan. "Sekulako balantzea dugu. Ea gai garen horri eusteko". 

Bolada on horrekin jarraitu nahi du taldeak. Gabonetako atsedenaldiaren aurretik bi partida garrantzitsu dituzte jokatzeko; Oiarso eta Luberriren aurka. 

Talde gaztea izanik, jokalari asko ikasleak dira, eta horregatik da garrantzitsua urtarrilera arte erritmo horri eustea. "Asko unibertsitatean daude, eta azterketak izango dituzte aste horietan". 11 jokalari daude taldean, eta lauk kanpoan ikasten dute, beraz, ez dute entrenamenduetan parte hartzen. Juniorreko taldekideekin osatzen dituzte saioak; modu horretan, jauzia eman behar dutenerako trebatuak daude. 

ARGAZKIAK
blog comments powered by Disqus
ZORION AGURRAK
JUNE
Zorionak printzesa!! Azkenean iritsi da zure eguna!! 9 muxu potolo aita, ama eta familia osoaren partetik.
AZKEN PDFa
1443 ( Azaroak 30 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Urbistondo ( Asteazkena)
San Frantzisko 1
Tel: 943 366567
ASTEA
    • Gil ( Osteguna )
      Kale Nagusia 24
      943 361529
    • Orue ( Ostirala )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • Acha-Orbea ( Larunbata )
      Hipodromo etorbidea 6
      943 363549
    • Acha-Orbea ( Igandea )
      Hipodromo etorbidea 6
      943 363549
    • Urbistondo ( Astelehena )
      San Frantzisko 1
      943 366567
    • Gil ( Asteartea )
      Kale Nagusia 24
      943 361529
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48