Hiru herritarrek parte hartuko dute Jaizkibelgo igoeran

Txintxarri Aldizkaria 2018ko ira. 21a, 13:45
Asteburuan Lezon jokatuko dute automobilismo proba Kortajarena, Muga eta Racamonde herritarrek

Mikel Kortajarenak, Pablo Mugak eta Iñaki Racamondek parte hartuko dute asteburu honetan Jaizkibelgo igoeran. Kortajarenak aurreko denboraldian egin zuen debuta, Aiako igoeran. Beste biek, ordea, badute eskarmentua automobilismoan. Racamondek hemezortzi urte baino gehiago  daramatza lehiatzen, eta garaikurrez betea du etxea. 

Larunbatean autoak ikuskatuko dituzte Errenterian, Touring etorbidean. Proba igandean jokatuko dute. Beroketekin hasiko dira 08:30ean. Ondoren jokatuko dituzte lehenengo eta bigarren txandak. Jaizkibelgo bidea itxita egongo da igoerak iraun bitartean.