Hil ala biziko partida du Intzak Lehenengo Mailari eusteko

Txintxarri Aldizkaria 2017ko aza. 3a, 10:39
Intzako bikoteak larunbatean jokatuko du denboraldiko partida garrantzitsuena, Tolosako Beotibar frontoian

Jon Pello Artetxe eta Mikel Elola Intzako pilotariak ez dute denboraldi oso txukuna egin. Elola atzelariaren lesio bat tarteko, sailkapeneko erdialdean egoteko aukerak galdu dituzte. Azken unean zuzenean mailaz jaistea sahiestu dute, baina promozioko partida jokatu beharko dute. Larunbatean arituko dira Tolosa-Aurrera elkartearen aurka, 11:00etan, Tolosako Beotibar frontoian. 
Aurreko asteburuan garaipena lortu zuen Lasarte-Oriako bikoteak, Oiartzunen aurka (11-22), eta sentsazio horiek aprobetxatu eta garaipena lortzeko itxaropentsu daude pilotariak. Partida hori irabazita, denboraldia salbatu dezakete, udaberriko txapelketekin hasi aurretik.