Herritar ugari Azkoitia-Azpeitia froga garrantzitsuan

Txintxarri Aldizkaria 2017ko api. 7a, 14:00

Larunbatean korritu zen ospe handiko eta parte hartze internazionala duen Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia. Herritar ugarik hartu zuen parte bertan. Horien artean onena Andoni Illarramendi izan zen, 01:21:42ko denborarekin. Imanol Arteagak, Asier Gorostegik eta Ramon Altunak ere ordu eta erditik jaistea lortu zuten.