Herriko errugbi taldeek ezin izan zuten garaipenik erdietsi

Txintxarri Aldizkaria 2017ko urr. 27a, 12:00
Uribealdea izan du aurkari Ohorezko B mailako taldeak, eta Txingudi, berriz, bigarren taldeak. Biek etxetik kanpo jokatu dute

Ohorezko B mailako taldeak Uribealdea izan zuen aurkari joan den jardunaldian. Horien zelai jokoan aritu ziren, eta 23-20 galduta bueltatu ziren etxera. Sailkapen orokorrean hirugarren postuan dira orain zarauztarrak.

Datorren larunbatean, arratsaldeko 16:00etan, UBU Colina Burgos taldea izango dute aurkari, etxean. Hauek lehen postuan dira, eta, ondorioz, maila handia erakutsi beharko dute etxekoek. Bigarren taldea ere etxetik kanpo aritu zen asteburuan. Plaiaundin jokatu zuten partida, Txingudiren aurka, eta garaipena eskuratzerik izan ez bazuten ere, azken unera arte ez zuten amore eman.