Harrobiko taldeak osatu nahi ditu Texas Lasartearrak

Txintxarri Aldizkaria 2017ko eka. 15a, 18:34
Datorren denboraldira begira infantil eta kadete mailetako talde bana sortu nahi ditu Texas Lasartearra futbol taldeak

Datorren asteko asteazkenerako antolatu dituzte entrenamendu saioak. Talde horietan aritzeko interesa dutenek Michelingo futbol zelaira joan beharko dute; 18:30ean hasiko dira lanean. Jokalariek ez dute dirurik ordaindu beharko entrenatzera joateagatik, antolatzaileek nabarmendu dutenez. 2002 eta 2003an jaiotakoei dagokie kadete kategorian lehiatzea; infantiletan,  berriz, 2004 eta 2005ekoei.

Informazio gehiago nahi dutenek hainbat bide dituzte galdetzeko: deitu dezakete 646 197 262 telefono zenbakira, edo texaslasartearra@gmail.com helbide elektronikora idatzi.