Gorka Alvarez Realeko bitarteko entrenatzaile

Txintxarri Aldizkaria 2017ko aza. 7a, 18:30
Gorka Alvarez lasarteoriatarra Realeko behin behineko lehen entrenatzailea dugu.

Gorka Alvarez lasarteoriatarra Realeko behin-behineko lehen entrenatzailea dugu.

Hilaren hasieran Realeko zuzendaritzak Juanjo Arregi entrenatzailea kargutik kendu zuen taldeak izandako emaitza txarrak zirela eta. Lehen zazpi jardunaldietan punturik ez du lortu taldeak. 
Realak entrenatzaile berria aurkitu bitartean, Alvarezek hartu du taldea zuzentzeko erantzukizuna. Ederki hasi da gainera, asteburu honetan husnako berdinketa lortu du Espanyolen aurka.

Alvarez Añorga, Hernani edo Mariño taldeetan aritua da. Uztailean taldeko bigarren entrenatzaile lanetan hasi zen.