Gomez Margallo, irabazle Egiako Sudur krosean

Txintxarri Aldizkaria 2018ko api. 27a, 12:15

Bihar, apirilaren 28an, hainbat lasarteoriatar izango dira Nafarroa Xtrem mendi lasterketako irteeran, Zubirin

151 korrikalarik igaro dute Egiako Kristina Enea parkeko Sudur Kroseko helmuga. Lehena Raul Gomez Margallo herritarra izan da.

Lasarteoriatarrak 20 minutu eta 54 segungo behar izan ditu ibilbideko 6 kilometroak betetzeko. Bigarren Aritz Garin, eta hirugarren Jon Otermin izan dira.

Mendi lasterketetan, berriz, Iraitz Iparragirrek eta Lasarte-Oria Traileko Iñaki Letamendiak Aloñako igoeran parte hartu dute, Oñatin. 22,5 kilometrotako igoera honek 1.868ko desnibel positiboa du. Iparragirrek 2:37:39 denbora eginez igaro du helmuga, eta Letamendiak, aldiz, bere aurreko marka 13 minututan ondu du (3:12:56). 

Bihar, apirilaren 28an, berriz, proba gogorra gainditu nahi dute sei herritarrek: Nafarroa Xtrem. Zubiriko irteera puntuan Lasarte-Oria Traileko Anabel Eleno eta Javi Olazagutia, Los Arcos anaiak, Trinko taldeko Iurgi eta Hernaniko Axeriak Mendi taldean dabilen Beñat, eta Jesus Osua eta Jon Lasarte izango dira.