Gizonezko seniorren saskibaloi taldea Lauko Finalera

Txintxarri Aldizkaria 2017ko api. 7a, 19:00

Lauko Finala jokatuko dute larunbat eta igandean Donostiako Seminario kiroldegian

Azken urratsa ematear dago Ostadar SKT-ren gizonezko seniorren taldea. Lurralde mailako bigarren ligara igo ahal izateko Lauko Finaleko garaile izan beharko dira. Bi norgehiagoka zail gainditu beharko dituzte. Lehenengo aurkari Eibarko Katu-Kale izango dute, eta Larramendiren eta Askatuak B-ren arteko garailea hartu beharko dute menpean ondoren.