Gipuzkoako bi txapelak etxera

Txintxarri Aldizkaria 2018ko eka. 22a, 12:15
Gipuzkoako errepide eta erlojupeko txapelketa irabazi zuen Buruntzazpi Txirrindularitza Eskolako Asier Pozok

Gipuzkoako Errepide Txapelketa irabazi zuen larunbatean Zestoan Buruntzazpi Txirrindularitza Eskolako Asier Pozok, talde lanari esker. Beñat Carbayeda laugarren izan zen, eta Jaime Romero hamabosgarren. Biak ihesaldian sartuak egon ziren. Igandean, berriz, erlojupeko txapelketa eskuratu zuen Pozok, sei kilometroko ibilbidean.