Gaztetxoenen lan bikaina

Txintxarri Aldizkaria 2017ko api. 6a, 18:00

Buruntzaldea IKTko igerilari alebin eta benjaminek lan bikaina egin zuten asteburuan Tolosako Usabal kiroldegian. Kirol Zehaztasuneko 4. jardunaldia eta Alebin Ligako 6. jardunaldia jokatu zituzten.

Arduradunek adierazi dutenez, denek ahal zutena eman zuten, eta emaitzetan isladatu zen astean zehar egindako lana.