Euskal Herriko Itzuliko porrako sariak banatuko ditu gaur Ostadar SKTk Ainhoa tabernan, arratsaldeko zazpietan.
'Gontzal Motor' boletoak irabazi du 360 euroko sari nagusia, eta 'Iara'-k bigarrena, 180koa. Genesis izan da puntu gehien lortu dituen taberna: guztira, 9.678. Txartel Txoko jatetxean bi pertsonarentzako afaria irabazi dute. Horiez gain, zortzi otar ere banatuko dituzte gaur, esan bezala, Ainhoa tabernan.
Bestalde, Italiako Girorako porra egiteko zerrendak eta txartelak maiatzaren 2an banatuko ditu Ostadarrek, ohiko tabernetan. Parte hartzera animatzen dituzte herritarrak.