Garaipena iritsi bitartean, hobetzen jarraitzen dute
Garoa Taberna Eguzki taldeak gero eta gertuago ditu denboraldiko aurreneko hiru puntuak. Maila txukuna erakutsi du Trintxerperen aurka, baina 1-2 galdu du. Klubeko gainontzeko talde bakar batek ere ez du partidarik irabazterik izan jardunaldi honetan

Iraganeko kontua dira gol asko jasotzen zituzten partidak. Joan den denboraldian sortu zuen Eguzkik emakumezko seniorren taldea: urtebete pasa da, eta jokalariek asko ikasi dute. Taldea askoz sendoagoa da. Oraindik ez dute neurketarik irabazi aurten, baina ez zaie asko falta. Garaipena iritsi bitartean, hobetzen jarraitzen dute.

Ligako talde indartsuenetako batekin neurtu zituzten indarrak lasarteoriatarrek: Trintxerpe etorri zen Maialen Chourraut kiroldegiko kantxara. 2017ko azaroan jokatu zuten bi taldeek aurrenekoz; 3-9 irabazi zuten txuri-urdinek. Pasa den asteko ostiralean, berriz, 1-2. 

Paretsua izan zen partida. Jokoaren pisua Trintxerpek eraman zuen; atzean itxaroten zuen Garoa Tabernak, juntu, baloia lapurtu bezain laster kontraerasora irteteko. Halere, kanpoko taldeak sartu zuen lehen gola. Atsedenaldian, 0-1.

Bigarren zatian norgehiagoka berdintzeko asmoz atera zen Eguzki. Baita lortu ere: Lara Torinos kapitainak sartu zuen banakoa. Kalitate handiko taldea da Trintxerpe, ordea, eta punturik gabe utzi zuen Eguzki, bukatzeko gutxi falta zela 1-2koa sartuta.

Nahi baino erritmo geldoagoan ari da puntuak pilatzen Aldaz Hortz Klinika. Bost partida jokatu ditu, eta lau berdindu. Azkena, ostegunean, etxean, Gaintxuren aurka: 5-5. Ez du neurketarik irabazi oraindik, eta bakarra galdu du. Esku-hutsik geratzea baino hobea da astebururo puntu bat poltsikoratzea, zalantzarik gabe, baina jokalariek hirunaka batzen hasi nahi dute ahalik eta lasterren. Biharko derbian hasi nahi dute dinamika aldatzen: Andoainera joango dira, ondoko herrira, Euskaldunaren aurka jokatzera. Mikel Escribano eta Javi Vecillaren taldearen inflexio puntua izan daiteke.

Gipuzkoako 2. mailan ari den ISU Leihoak Eguzki taldeak atseden hartu zuen pasa den asteburuan. Jubenilek eta kadeteek, ordea, ez. Eskoriatzaren aurka jokatu zuen Bar Lasarte Eguzkik. Partida ona jokatu arren, 4-2 galdu zuen. Balerdi Harategia Eguzkik etxean jokatu zuen, Lauburu Ibarraren aurka. Ligako liderrari hortzak erakutsi arren, 1-2 galdu zuten herritarrek. Lautik lau irabazi ditu Ibarrak.

ARGAZKIAK
blog comments powered by Disqus
Lasarte-Oria
Gaur ez dago ekitaldirik Lasarte-Orian.
ZORION AGURRAK
BEÑAT
Zorionak politta! Bi muxu handi familia guztiaren partetik!
AZKEN PDFa
1448 ( Urtarrilak 18 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Urbistondo ( Astelehena)
San Frantzisko 1
Tel: 943 366567
ASTEA
    • Gandarias-Uribe ( Asteartea )
      Iñigo de Loyola 9
      943 019521
    • Orue ( Asteazkena )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • De Miguel ( Osteguna )
      Kale Nagusia 32
      943 371151
    • Lasa ( Ostirala )
      Kale Nagusia 42 atzea
      943 361774
    • Gil ( Larunbata )
      Kale Nagusia 24
      943 361529
    • Gil ( Igandea )
      Kale Nagusia 24
      943 361529
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48