Garaipena eskutetatik ihesi egin die kadeteei
Atletico San Sebastian Andatza Tecnun taldearen aurka partida ona jokatu dute. Azken minutu zirraragarria izan da. Azkenean, arerioa gailendu da. Beste taldeek porrotak jasan dituzte, 3. mailako taldeak eta junior partaidetza mailako taldeak izan ezik

Kadete errendimendu mailako taldeak bigarren itzuliko bigarren partida jokatu du Maialen Chourraut kiroldegian. Aurrean Atletico San Sebastian Andatza Tecnun taldea izan du. 
Endika Marrahi entrenatzaileak partida aurretiko lana ongi egin eta Atleticok erasoan duen azkartasunaren jakitun, lehen minututik zona-defentsa ezarri du. "Atzean jarri ginen eta haien erasoak geratzea lortu genuen". Erasoan ere ongi ibili da Ostadar, eta lehen laurdena hamahirunako berdinketarekin amaitu da.

Bigarren laurdenean, Ostadarrek taktika aldatu du.  Arerioei presioa egin eta baloia bereganatzen saiatu dira. Ostean, eraso azkarrak egiteko asmoz. Baina Atleticoko jokalariak azkarragoak direla erakutsi dute eta  atsedenaldian arerioak hiru tantoko tartea ireki du.

Hirugarren laurdenean hobetu jokatu dute Ostadarreko kadeteek eta hainbat saskiratzeren ostean, aurre hartzea lortu dute. Laurdena amaitzen ari zela, Ostadarrek 6-0ko partziala egin eta zazpi tanto aurretik egon da.

Azken laurdenean ongi hasi da taldea hiruko saskiratze bat eginez. Tamalez, arerioak bederatzi tanto jarraian egin ditu, eta tanto batera gerturatu da. Ondorioz, azken bost minutuetan bi taldeak erasoan jokatu dute, garaipenaren bila. 

Minutu baten faltan markagailuan berdinketa egon da. Orduan, Atleticok bi puntuko saskiratzea eta falta bat sartu ditu. Nahiz eta azken segundora arte gogor aritu, Ostadarrek puntu bakarra lortu du, 53-55 eta Atleticok eraman ditu jokoan zeuden bi puntuak.

Partidaren ostean, irakurketa oso positiboa egin du Endika Marrahi entrenatzaileak. "Partida oso ona egin dute jokalariek. Itzuliko partida izan da eta Donostian jokatu genuenean tartea zabalagoa izan zen, hogei puntukoa". 

Hala ere pena du, Ostadarrek garaipena eskura izan du eta. "Taldeak ongi erantzuten du, oreka lortu da eta jokalari batzuk ederki ibili dira erasoan".

Gainontzeko taldeei dagokionez, azpimarratzekoa da bi taldek soilik poltsikoratu dituztela puntuak. Biek etxean, Maialen Chourraut kiroldegian, jokatu zuten.

Beste emaitzak

Horietako bat hirugarren mailako taldea da. Garaipena erdietsi du Grupo EME Oiarsoren aurka,49-45.

Bestea, junior partaidetza mailako taldea izan da. Honek 63-38 irabazi dio TAKE Orbinox taldeari.

Bestalde, senior mailako taldeak Bera Bera Gros izan du aurrez aurre, eta 30-59 galdu du.

Junior errendimendu mailako taldeak EASO Zelaia taldearen aurka norgehiagoka galdu du: 63-44.

Kadete partaidetza mailan, Ostadarrek ezin izan du ezer egin Internacional taldearen aurka (68-33).

Azkenik, Ostadarreko infantil handia partaidetza mailako taldeak Atletico San Sebastian GBC indartsua izan du aurrean eta 44-38 galdu du.

 

ARGAZKIAK
blog comments powered by Disqus
Lasarte-Oria
Gaur ez dago ekitaldirik Lasarte-Orian.
ZORION AGURRAK
JUNE
Zorionak June! Muxu pila aitatxo, amatxo eta familia osoaren partetik.
AZKEN PDFa
1402 ( Abenduak 1 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Acha-Orbea ( Asteazkena)
Hipodromo etorbidea 6
Tel: 943 363549
ASTEA
    • Urbistondo ( Osteguna )
      San Frantzisko 1
      943 366567
    • Gandarias-Uribe ( Ostirala )
      IƱigo de Loyola 9
      943 019521
    • De Miguel ( Larunbata )
      Kale Nagusia 32
      943 371151
    • De Miguel ( Igandea )
      Kale Nagusia 32
      943 371151
    • Orue ( Astelehena )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • De Miguel ( Asteartea )
      Kale Nagusia 32
      943 371151
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48