Garaipen eta porrot bana liga hasi duten Ostadar SKTren saskibaloi taldeentzat

Txintxarri Aldizkaria 2016ko ira. 20a, 14:30
A1 ligako Errendimenduko Junior zein Kadete taldeek iragan asteburuan hasi ziren konpetitzen. Lehenengoek lortu dituzte jada denboraldiko lehenengo bi puntuak; bigarrenek ezin izan zuten irabazi.

uniorrek Udal Kiroldegian jokatu zuten, Ordiziaren aurka: 46-44 irabazi zuten, eta bikain ekin diote ligari. Ander Otaegik eta Beñat Eleiceguik zuzendutako taldeak gogotik izerditu behar izan zuen aurreneko bi puntuak poltsikoratzeko.

Kadeteek Miramar Hondarribia taldeari egin zioten bisita, Hondartza kiroldegian. Beti bezala kantxan dena eman arren, 72-38 galdu zuen Endika Marrahiren jokalariek. Burua altxa eta lanean jarraitu beharko du taldeak.