Denboraldiko lehen partidan konfiantza bereganatu ez ezik, sailkapeneko lehen bi puntuak bereganatu dituzte Lehenengo Mailako neskek. Donostiako Askatuak taldea garaitu zuten (51-60). Zalantzak bazeuden hasieran, ligako talderik gazteena baita Ostadar SKT. Jokalari askorentzat, gainera, lehen partida zen seniorreko Lehen Mailan. 1998an jaiotako lau jokalari, 1999an jaiotako bost eta 2.000 urteko bi juniorrekin kantxaratu zen Lasarte-Oriako taldea.
Lehenengo laurdenean urduritasunak zalantzak sortu bazituen ere, maila ona erakustsi zuen gero Ostadar SKTk. Bigarren laurdena lehiatua izan zen, eta Askatuak aurretik jarri zen. Baina hirugarrean, joko azakarra baliatuta, aldea jarri zuten lasarteoriatarrek. Eskoriatzaren aurka saituko dira bigarren garaipena eskuratzen , larunbat honetan.