Denboraldi borobila egiten ari da Leire Martin, marka berri ugari ezarriz eta dominak irabaziz. Larunbatean ere bikain lehiatu zen igerilari lasarteoriatarra Donostiako Paco Yoldi igerilekuan egin zen GIF sarian. Egindako froga guztien puntuen baturari esker, lehenengo postua eskuratu zuen. Hirugarren izan zen ahizpa Ainhoarekin batera igo zen podiumera.
Espainiako Txapelketan lehiatzeko txartela irabazi zuten biek. 50 eta 200 libre eta 200 bizkar frogetan aritzeko gutxieneko markak gainditu zituen Leirek. Azken horretan 14 urte azpikoen Euskadiko errekorra segundu erdian hobetuz, gainera. Ainhoak, bere aldetik, 400 estiloetako lasterketan parte hartuko du estatu mailako lehiaketan.
Unai Irigorasek, Jon Ibargoyenek eta Paula Sevillanok ere lan txukuna egin zuten.
Dagoeneko taldekideak Udaberriko Ligako hirugarren jardunaldian lehiatu ziren, marka pertsonal ugari hobetuz,