Fernandez, hirugarren Portugaleteko traineru jaitsieran

Txintxarri Aldizkaria 2018ko urt. 19a, 11:15
Lasarteoriatarrak Donostiarra utzi eta Hondarribia arraun elkartean hasi du denboraldi berria

Intza Fernandez herritarra Hondarribia arraun elkartean ari da arraunean. Azken denboraldia Donostiarra elkartean egin ondoren, Hondarribia elkarteko proiektu berriarekin bat egin du, eta Iker Cortes Hibaikako entrenatzaile ohiaren esanetara lanean ari da irailetik.

Lau hilabetez lehorrean entrenatu ostean, uretara ateratzeko ordua iritsi zaio. Larunbatean egin du debuta  Fernandezek Hondarribiako traineruan, Portugaleteko San Nikolas jaitsieran, hain zuzen. Urteko lehen proba izan da.  Hondarribiak hirugarren postua eskuratu du. 

Bost traineru izan dira buruz buru, erlojupeko proban: Hondarribia, Deustu, Lea-Artibai, Orio eta Arraun Lagunak.

Hondarribia bere mailako lehena izan da itsasoratzen, eta 14 minutu eta 55 segundotan egin du ibilbidea.

Halere, Donostiako Arraun Lagunak traineruak eraman du garaikurra, 14 minutu eta 36 segundoko jaitsiera eginez. Eta podiumeko bigarren maila Oriorentzat izan da, 14:49 denborarekin.