Europako txapelketan arituko da Nahia Zudaire
Espainiako Federazioak Nahia Zudaire lasarteoriatar gaztea sartu du Igeriketa Egokituko Europako Txapelketan aritzeko taldean. Bestalde, Buruntzaldea IKTko igerilari infantilak maila bikaina eman dute Galdakaon, Euskal Herriko txapelketan

Nahia Zudaire igerilari herritar gazteak Igeriketa Egokituko Europako Txapelketa jokatuko du Dublinen (Irlanda), abuztuaren 13tik 19ra bitartean. Sekulako denboraldia egiten ari da; Espainiako Federazioak ez du izan zalantzarik, eta deialdian sartu du Zudaire. Hasiera batean sei probatan arituko da Buruntzaldea IKT taldeko igerilari gaztea: 50, 100 eta 400 librean, 100 bularrean, 200 metro lau estiloetan eta 100 tximeletan.

Oraindik oso gaztea den arren, esperientzia dezente dauka Zudairek nazioarte mailan. Denboraldi hasieran Portugal aldean egin zuen igeri, IWAS World Games txapelketan parte hartuz. Bartzelonan ere jokatu zuen nazioarteko txapelketa bat, eta Espainiako selekzioarekin bikain aritu zen Berlinen.

Asteburu emankorra Galdakaon

Buruntzaldea IKTko infantil mailako igerilariek Euskal Herriko txapelketa bikaina osatu zuten Galdakaon, joan den asteburuan. Leire eta Ainhoa Martin ahizpek, Nerea Santosek eta Aintzane Sarobek hartu zuten parte Euskal Herrikoan, maila benetan ikusgarria erakutsiz: sei urrezko domina, zilarrezko bost eta brontzezko hamar kolkoratu dituzte. Horrekin nahikoa ez, eta taldeko bost errekor berri egin dituzte, Euskadiko bat, hamasei marka pertsonal berri eta Espainiako txapelketarako bi gutxieneko gehiago. Asteburu emankorra.

Aintzane Saroberen helburu nagusia Espainiako txapelketan aritzeko gutxieneko sorta handitzea zen. Eta baita lortu ere: 50 estiloak proban 26.68 segundoko denbora puska egin, eta gutxienekoa poltsikoratu zuen. Espainiakoan hiru proba jokatuko ditu: 50, 100 eta 200 libreak, hain justu.

Ainhoa eta Leire Martin ahizpek erakustaldia eman zuten. Taldeak irabazitako sei urreak eurek kolkoratu zituzten; hiru Ainhoak (100 eta 200 lau estiloak probetan eta 100 bularrean), eta beste hiru Leirek (100 eta 200 bizkarrean eta 400 estiloetan).  Zilarrezko bat ere irabazi zuen Leirek, 200 estiloak proban. Brontzekoak Aintzane Sarobek (200 bizkarrean) eta Nerea Santosek (800 librean) irabazi zituzten. 

Indibidualki txapelketa bikaina egin dute lauek, eta taldeka ere bai: 4x200 libre erreleboan zilarra poltsikoratu zuten lau igerilariek; 4x100 librean eta 4x100 lau estiloetan, berriz, brontzezkoak. Azpimarratzekoa da baita ere Leire Martinek 200 bizkar proban egindako denbora: 2:16.54. Euskadiko errekor berria da.

ARGAZKIAK
blog comments powered by Disqus
ZORION AGURRAK
IMANOL
Zorionak. Ritxar, Begoña, Patxi, Itziar, Pablo eta Maiteren partez.
AZKEN PDFa
1433 ( Irailak 14 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Lasa ( Osteguna)
Kale Nagusia 42 atzea
Tel: 943 361774
ASTEA
    • Gil ( Ostirala )
      Kale Nagusia 24
      943 361529
    • Orue ( Larunbata )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • Orue ( Igandea )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • Acha-Orbea ( Astelehena )
      Hipodromo etorbidea 6
      943 363549
    • Urbistondo ( Asteartea )
      San Frantzisko 1
      943 366567
    • Gandarias-Uribe ( Asteazkena )
      Iñigo de Loyola 9
      943 019521
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48