Ondo hasi zuten Babyauto Zarautzeko mutilek Ohorezko Mailara igotzeko kanporaketa. 3-9 galtzen hasi ondoren, bi entsegu eskuratu eta aurretik jarri ziren 17-9. Atsedenaldia iritsi aurretik, ordea, berdinketa lortu zuen Alacanteko taldeak.
Aldageletatik ez zen behar bezala atera talde gipuzkoarra, eta aurkariak hiru entsegu eta transformazio bat lortu zituen hamabost minututan, etxekoen akatsak baliatuta.
Norgehiagokaren amaiera aldera, jokoa hobetu zuten gorribeltzek, partiduko azken entsegua lortuz eta 22-34ko markagailua itxiz.
Lasarte-Oriako Rekondo anaiek hasieratik jokatu zuten, eta Xabi Prieto eta David Vega aulkian izan ziren.
Igandean itzulikoa
Zarauztarrek hamabi puntuko aldeari buelta eman beharko diote igotzeko ametsa bizirik mantendu nahi badute.
Igande eguerdian jokatuko da kanporaketako partidu erabakigarria, Alacanteko Pantano de Vilajoyosa zelaian.