Asier Pozo eta Beñat Carbayeda txirrindulari lasarteoriatarrek lehiaketa ona egin dute asteburuan, Baños de Molgasen (Ourense). Euskadiko Selekzioak deituta parte hartu dute Espainiako Txapelketan. Ostiralean taldeko erlojupekoan aritu dira; brontzea kolkoratu dute. Igandean, berriz, errepideko proban izan dira. Asier Pozok ihes egitea lortu eta brontzea kolkoratu du.