Mallorcan jokatu dituzte, urtarrilaren 19an eta 20an, Espainiako Kopako lehen saioak, eta bertan aritu dira Lasarte-Oriako Buruntzazpiko hiru txirrindulari.
Kadeteen mailan, Beñat Carbayeda bigarren postuan dago, asteburuko probetan postu berean amaitu eta gero.
Junior kategorian, Asier Pozok asteburuko kanporaketan laugarren amaitu du, eta sailkapen orokorrean ere laugarren postuan dago. Jaime Romerok ere saio ona egin du.
Horrela, Euskal Selekzioak 202 puntu lortu ditu, eta Balearetako selekzioaren atzetik (234 puntu) bigarren postuan sailkatu dira.