Espainiako Kiroletako Saria jaso du Maialen Chourraut piraguistak

Txintxarri Aldizkaria 2018ko ots. 23a, 11:15
Maialen Chourraut piraguistak 2016 urteko Espainiako Kiroletako Saria jaso zuen astelehenean, El Pardoko Errege jauregian

Maialen Chourraut piraguistak 2016 urteko Espainiako Kiroletako Saria jaso zuen astelehenean, El Pardoko Errege jauregian.  

Letizia erreginak bere izena daraman saria eman zien Chourraut eta Lidya Valentin halterofilari.

Era honetara, piraguista lasarteoriatarrak Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan ur bizietako K-1 mailan irabazitako urrezko domina eta 2016an egindako lana aitortu dute. 

Maialenek jakitea eman duenez, epe motzera, Rio de Janeiroko Munduko txapelketa du buruan. Epe luzeagora berriz, hurrengo urtean La Seu d'Urgellen antolatuko den mundiala, Tokioko Olinpiar Jokoetako txartelak bertan banatuko baitira. Bi kanalak ezagunak ditu herritarrak, eta gogor ari da lanean ber helburuak lortzeko.