Eskrima saioa gaztetxoentzat

Txintxarri Aldizkaria 2018ko mai. 25a, 12:15
Lasarte-Oriako Udal Kirol Zerbitzuak eskrima ezagutzeko saio berezia antolatu du ekainaren 2an

Lasarte-Oriako Udal Kirol Zerbitzuak eskrima ezagutzeko saio berezia antolatu du ekainaren 2an, larunbata, arratsaldeko 16:30ean Maialen Chourraut kiroldegian.

2006 eta 2009 urte artean jaiotako neska-mutilentzei zuzendutako ekintza da, eta doan izango da udal kirol instalazioen bazkideentzat.

Interesa duten pertsonek kiroldegian eman behar dute izena. Plaza kopurua mugatua denez izen-emate zerrenda errespetatuko dela jakitera eman du Kirol Zerbitzuak.