Lasarte-Oriako Udal Kirol Zerbitzuak eskrima ezagutzeko saio berezia antolatu du ekainaren 2an, larunbata, arratsaldeko 16:30ean Maialen Chourraut kiroldegian.
2006 eta 2009 urte artean jaiotako neska-mutilentzei zuzendutako ekintza da, eta doan izango da udal kirol instalazioen bazkideentzat.
Interesa duten pertsonek kiroldegian eman behar dute izena. Plaza kopurua mugatua denez izen-emate zerrenda errespetatuko dela jakitera eman du Kirol Zerbitzuak.